Erlijio-ikasgaia, zergatik?

Ikasleak heziketa integral bat izateko premiazkoa delako. Erlijio-ikasgaiaren irakaskuntzak ikaslearen gaitasun guztiak garatzen ditu eta, batik bat, traszendentzia gaitasuna.

Gainera, gurasoek seme-alabak beraien Erlijio- eta moral-uste sendoen arabera hezitzea oinarrizko eskubide bat da. Hortaz, eskubide hau Estatuaren aurretik dago eta, gainera, nazioarteko hitzarmen handiek eta Konstituzioak berak ezagutzen du.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala (NBE 48-12-10):

18. atala. Pertsona orok pentsamendu-kontzientzi eta erlijio-askatasunerako eskubidea du; eskubide horren barne da erlijio edo sinesmena aldatzeko askatasuna eta baita norbere erlijioa edo sinesmena bakarka nahiz taldean, jendaurrean edo pribatuan irakaskuntzaz, ihardueraz, kultuz eta aginduak gordez azaltzeko askatasuna ere.

26.3. atala. Gurasoek lehentasunezko eskubidea izango dute seme-alabei emango zaien hezkuntza mota aukeratzeko.


Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna (1976-03-23):

18.4. art. Itun honetako estatu alderdiek konpromisoa hartzen dute, errespetatzeko gurasoen askatasuna, eta, hala denean, legearen araberako tutoreen askatasuna, seme-alabei eskain diezaieten euren pentsaerekin bat egiten duen erlijio- eta moral-hezkuntza.

Ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideen Nazioarteko Ituna (1976-01-03)

13.3. artikulua. Itun honetako estatu alderdiek konpromisoa hartzen dute gurasoen eta, hala denean, legearen araberako tutoreen askatasuna errespetatzeko, dela euren seme-alaba edo tutoretzapekoei begira eskolak aukeratzeko, agintari publikoek sortutakoez landa, betiere, eskola horiek betetzen badituzte estatuak irakaskuntza-arloan ezarri edo onetsitako gutxieneko arauak, dela euren seme-alabek edo tutoretzapekoek euren pentsaerarekin bat datorren erlijio- edo moral-heziketa izateko.


Espainiako Konstituzioa (1978):

27.1. artikulua. Guztiek daukate hezkuntzarako eskubidea. Irakaskuntza-askatasuna aitortzen da.

27.2. artikulua. Giza nortasuna oso-osorik garatzea da hezkuntzaren helburua, betiere bizikidetasunaren printzipio demokratikoak, eta oinarrizko eskubideak eta askatasunak errespetatuz.

27.3. artikulua. Botere publikoek gurasoei dagokien eskubidea bermatzen dute, hauen seme-alabek heziketa erlijioso eta morala har dezaten, beraien uste sendoei dagokien bezalaxe.

16.3. artikulua. Botere publikoek kontuan hartuko dituzte Espainiako gizartearen erlijio-sinesmenak, eta Eliza Katolikoarekin eta beste erlijioekin lankidetza-harremanak izango dituzte.

Hezkuntza eta kultur-gaiei buruz 1979ko urtarrilaren 3ko Espainiako Estatuaren eta Aulki Santuaren arteko Akordioak

1. artikulua. Erlijio-askatasunaren printzipioaren argitan, hezkuntza-jarduerak gurasoek beraien seme-alaben erlijio- eta moral-heziketaren gainean duten oinarrizko eskubidea errespetatuko du eskola esparruan.
Nolanahi ere, hezkuntza-zentru publikoetan ematen den heziketak kristau-etikari begirunea izango dio.

2. artikulua. Heziketa egitasmoek Eskolaurreko Irakaskuntza, Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (OHO), Batxilergo Bateratu Balioaniztun (BBB) eta Lanbide Heziketako Graduetako mailetan, adin bereko ikasleei dagokionez, heziketa-zentru guztietan Erlijio Katolikoaren hezkuntza barne hartuko du, gainontzeko oinarrizko ikasgaien baldintza parekagarrietan.
Kontzientzia-askatasunarekiko errespetuagatik, aipatu hezkuntza ez da ikasleentzat derrigorrezkoa izango. Jasotzeko eskubidea, ordea, bermatzen da.

3. artikulua. (...) Erlijio-irakasleak bakoitza bere zentruko Irakasle Klaustroaren partaide izango dira, ondorio guztiekin.



2. artikulua

1
. Konstituzioak bermatutako erlijio- eta kultu-askatasunera biltzen da derrigortze-ukiezintasunarekin bildu ere, pertsona orok duen eskubidea:

c) era guztietako erlijio-heziketa eta informazioa jaso eta emateko, ahoz, idatziz edo beste edozein bide erabiliz; norberarentzat eta norberaren mende dauden adingabeko emantzipatugabe eta ezgaituentzat, eskola-esparruan zein eskola-esparrutik kanpo, norberaren pentsaerarekin bat datorren erlijio- eta moral-heziketa aukeratzeko.

3.
Eskubide horien aplikazioa benetakoa eta eragingarria izan dadin, botere publikoek behar besteko neurriak hartuko dituzte, establezimendu publiko, establezimendu militar, ospitale, laguntza-izaerako establezimendu, espetxe eta euren mendeko beste establezimenduetan erlijio-laguntza ahalbidetzeko, bai eta irakaskuntza-zentro publikoetan erlijio-heziketa ahalbidetzeko ere.




Erlijioan edo sinesmenetan oinarritutako intolerantzia eta bereizkeria modu guztiak ezabatzeari buruzko Adierazpena (1981-11-25):

5.2. artikulua. Haur orok, bere gurasoen, edo haladenean, lege-tutoreen nahien arabera erlijio edo sinesmen hezkuntza izateko eskubidea izango du, eta ez zaizkio erlijio edo sinesmen batzuk irakatsiko, guraso edo lege-tutoreen nahien aurka, haurraren interes gorenaren printzipioa gidari dela aintzat hartuta.


Giza Eskubideen eta Oinarrizko Askatasunen Europako Hitzarmena (Europako Kontseiluaren babespean, Erroman, 1950eko azaroaren 4an sinatu izan zen. Prozesu batzuren ondoren, hitzarmen honek Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren eraketarako bidea eman zuen 1998ko azaroaren 1.an).

9. artikulua. Pentsamendu-, kontzientzia- eta Erlijio-askatasuna.
1. Pertsona orok pentsamendu-, kontzientzia- eta Erlijio-askatasuna dauka; eskubide honek Erlijioz edo uste sendoez aldatzeko askatasuna dakar berarekin, halaber, Erlijioa edo uste sendoak bakarka nahiz kolektiboki, publikoki zein pribatuki, kultuaren, hezkuntzaren, edota errituen praktika edo betetzearen bidez, adierazteko eskubidea ere.

Protokolo Gehigarria 1. art. 2. Heziketa Eskubidea:

Inori ezin zaio heziketa eskubidea ukatu. Estatuak, heziketa eta hezkuntzaren esparruan bere gain hartzen dituen eginkizunen erabileran, gurasoek heziketa eta hezkuntza hauek beraien Erlijio- zein filosofia-sinesmenen arabera bermatzeko eskubidea errespetatuko du.


Europako Kontseiluaren gomendioa 1999ko urtarrilaren 27a

Erlijioen ikasketa balio multzoak diren heinean indartzea zeinei buruz gazteek, etikaren eta hiritartasun demokratikoaren heziketaren esparruan, zentzu kritiko bat garatu behar duten.

Eskolan, erlijio desberdinen historia konparatiboaren hezkuntza bultzatu, beraien jatorria, balio jakinen antzekotasuna eta ohituren, tradizioen, festen etabarren ezberdintasuna azpimarratuz.

Erlijioen historiaren eta filosofiaren ikasketa eta baita gai hauen berberen ikerketa teologia ikasketekin batera unibertsitatean sustatu ere.

Erlijio-heziketa erakundeekin elkarlanean aritu beraien kurrikuluetan gizakiaren eskubideei, historiari filosofiari eta zientziari dagozkien alderdiak sartzeko edo indartzeko.

Haurren kasuan, Estatuak sustaturiko erlijioen heziketa eta familien fede erlijiosoaren artean gatazka oro sahiestu, hain delikatu den esparru honetan familien erabaki librea errespatatzearren.



Heziketa eta Mediterraneo mendebaldeko erlijio-aniztasuna” Europar Kontseiluak babestutako ikerketa proiektua. 2013 otsaila:

Botere publikoek erlijio-konfesio guztiei erlijio-hezkuntza, diru publikoarekin mantendutako zentruetan, baldintza berdinetan, modu "erreal" eta "eraginkorrean" bermatu behar diete”.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

LinkWithin

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...