sábado, 7 de febrero de 2015

450 ikasle baino gehiago Nafarroako I. Erlijio-Olinpiadan

Gaur goizean, Nafarroako I. Erlijio-Olinpiada burutu da Iruñan. Jardunaldia guztiz arrakastatsua izan da, bertan Nafarroa osotik etorritako 450 ikaslek baino gehiagok parte hartu baitute.

Parte-hartzaileak ikastetxe publiko zein hitzartutako ikastetxetakoak izan dira, proba euskaraz eta gazteleraz gauzatu delarik.


Bestalde, banakako fase honetara, Nafarroako Unibertsitateko Zientzietako eraikinean ospatu dena, ikasleak beraien gurasoek, irakasleek eta, zenbait kasutan, baita zuzendariek ere lagunduta hurbildu dira. Proba bitartean, gurasoek, irakasleek eta zuzendariek, Hezkuntza Ordezkaritza eta Olinpiadaren laguntzaileekin batera, hitzaldi bat entzun eta kafearekin batera elkar agurtu eta solasteko aukera izan dute.

Olinpiadari buruzko informazio gehiago hemen:  http://educacion.iglesianavarra.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LinkWithin

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...