lunes, 9 de febrero de 2015

MATRIKULA ZAITEZ ERLIJIOAN!



Familiak, askatasun osoz, beraien seme-alabak Erlijio-ikasgaian matrikutzera animatzen ditugu. Europako hezkuntza sistemen gehiengo zabalan presente dagoen ikasgai honek zeresan handia dauka gure ikasleriaren formakuntzan.

Gure ikasleriak bizi duen inguru sozial eta kulturalan, Erlijioaren presentzia oso nabarmena da. Hortaz, inguruan gertatzen denaren ikuspuntu kritiko bat garatzeko premia dauka, non maitasun, pake, elkartasun, justizia, askatasun eta bizitzaren zentzuaren beharraren aurrean beste aldera begiratzen ez duten pertsonak behar diren. Gure ikasleriak gizakiaren galdera sakonenei erantzuna bilatzen die ere. Hainbat pertsona Jaungoikoarengana eta mundu hobe bat eraikitzeko konpromezura eraman dituen bilaketaz ari gara. Esparru honetan bakarra ez izan arren, Erlijio-ikagaiak berezko lekua dauka, ikasleen hezkuntza integralan oso garrantzitsua dena.

Eskolako Erlijio-hezkuntzaren aldeko Nafar Plataforma honetatik (mila hirurehun pertsona baino gehiagoren eta hainbat elkarteren atxikimenduak dituena), eskolak ikasleen dimentsio guztiak -pertsona orok daukan dimentsio traszendentea barne- garatu behar dituela ulertzen dugu. Hau dela eta, Nafarroako hezkuntza zentru guztiei legez familiei ikasgai hau eskeintzera derrigortuak daudela oroitarazi nahi diegu. Honela, familiek askatasunez beraien seme-alabentzat hezkuntza erlijiosoa nahi duten erabaki ahal izango dute. Inork ezin du familien eskubide honen aurrean ez jakinarena egin.

Halaber, hezkuntzaren arduradunei dei egiten diegu Nafarroako zentru guztietan eskubide honen betetzea zain dezaten, halanola ikasgai alternatibaren edukiak irakats daitezen.

Esandakoa: familien askatasunarekiko errespetu guztiarekin, gizarte Plataforma honek hezkuntza zentruetan Erlijioaren presentzia duina konplexurik gabe defendatzen du eta ikasgai honetan izena ematera animatzen zaituztete. Merezi duela uste dugu.



Erlijioa Eskolan Nafar Plataforma
Erlijio-ikasgaiaren aldeko Plataformen Estatu Koordinakundeko partaidea


No hay comentarios:

Publicar un comentario

LinkWithin

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...